XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ingurueneko herrietatiko influentziak batez ere.

Eragin posibleak asko dira.

Indizeak ere nahikoa daude.

Formalki estudiatzea falta da.

Alor honetan bertso musikaren azterketak ezin baztertuzkoak lirateke.

5.1.2. Literatura aldetik. Hiztegia bera aztertu beharra dago. Mintzamoldea.

Zer den puntua, etab.

Kopla. Bertsoa hondu (huntu), konposatu, ezar(r)i, egin, esan, kantatu, koblatu, bota, paratu, atera, jarri, ipini...

Eta lexikoa finkatu.

5.2.2. Bertsolarien azterketa literarioak egin, Lekuonaren lana jarraituz.

(Rima azterketa kuantitatibo sinpleenak ere egiteko gaude eta rimari buruz teorizatzen ibiltzen gara).

Espresioaren ritmoa, bertsolarien hizkera, errekurtsoak, mainak.

Bertsolaritza eta literatura.

Seguruenik bertsolaritza, euskal literaturan, ez bait da forma bat gehiago, subgenero bat (vulgoaren arte poetikoa), baizik eta oinarrizko forma bat, genero diferentetan desarroilatu dena eta desarroilo kulto bat ere berdin-berdin ametitzen duena.

5.2.3. Ritmoarekin eta metrikarekin hor gabiltza nahastuta.

, defendatzen du Lekuonak.

, errepikatzen du Haritschelharrek.

Agian, beste leku askotan bezala, eboluzioak, desarroiloak, modu diferenteak daudela, pentsatu beharko genuke gure azterketetan; eta ez oinak eta ez silabismoak balio digula beti, edo ez beti berdin eta textu guztietan.

Patxi Altunaren ikerketak arazo hau erabaki samar ez badigu behintzat: nolanahi ere, azterketaon aplikazioak bertsolaritzaren historiara egiteko leudeke oraindik.

5.2.4. Prezeptiba baten faltaz, bertsolariaren / bertsolaritzaren kontzeptu faltan ere bagaude.

Bertsolari tipifikatu jakin baten irudia eta bertsolariaren kontzeptua, definizioa, nahasten ari gara.

Eta hori, bertsoa zer den, zerk mugatzen eta definitzen duen, zerk ezaguarazten (historian zehar aldatuz joan daitekeena), ez aztertzeagatik.

Orduan, nola ez dakigun bertsolaria obraren aldetik definitzen, produktuaren aldetik (lehenengo obra bera definitzen jakin beharko bait genuke), subjetuaren aldetik definitzen dugu.

Esango bagenu bezala: poeta lirikoa, poeta zurbil flako bat da; epikoa, harri jasotzaile baten sasoia duena.

Definizio subjetibo hutsa.

Orduan inprobisazioa, asmaketaren bat-batekotasuna, definitzailetzat hartzen da.